XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Burjeseriá ez zegoen aski indartsu eta aski aitzineratu bere banderaren azpian beste sozial estamendu erreboltariak bil ahal ukateko: hots, hirietako plebeioak, lurreko nobleteria beherea eta nekazariak.

Lehenik nobleteriá izan zen garaitua; nekazariak, mugimendu iraultzaile guzti honen goren puntua markatzen duen altxamendu batez jaso ziren; hiriek bakarrik utzi zituzten, eta iraultzá feudal printzeen armadek itoa izan zen, haiek honela garaipenaren abantail guztiez probetxatuaz.

Une honetatik Alemania, Historian nortasun propio batez parte hartzen duten nazioen kontzertutik, hiru mendez desagertu egiten da.

Baina Luther alemanaren aldean Calvin frantsesa zegoen; beronek, egiazko frantses argitasun batez, Erreformaren burjes izaerá lehen planora ekarri zuen eta Elizá demokratizatu eta errepublikanizatu zuen.

Luthertar Erreformá Alemania lotzen eta hondatzen zuen artean, Calvindar Erreformá Jinebrako, Holandako eta Eskoziako errepublikarrei banderatzat baliatzen zitzaien, Holanda Espainiatik eta aleman Enperadoregoatik askatzen zuen eta burjes iraultzaren bigarren ekitaldirako jantzi ideiologikoa ematen zuen, hots, Ingalaterran izan zenerako.

Hemen, kalbinismoa orduko burjeseriaren interesen egiazko disfraz bezala agertu zen, eta horregatik ez zuen erdietsi bere onhartze osoa 1989.ean iraultzá nobleteriaren parte baten burjesen arteko konpromezu baten bidez bukatu zenean.

Anglikar Estatu-Elizá berrezarria izan zen berriro ere, baina ez bere aurreko egoeraz, katolizismo baten gisa, erregea Aita Saindutzat, baizik eta bortizki kalbinizatua.